XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Glossiphoniidae familia:

Izain lautuak, gorputz erdiko lakainek hiruna eraztun dituztelarik.

Hauetariko asko, ornodun eta ornogabeen kanpobizkarroiak dira.

Marsupiobdella , Glossiphonia , Helobdella], Placobdella, Theromyzon, Haementeria, Hemiclepsis (ik. 88. ird.).

Piscicolidae familia

Arrainen bizkarroiak.

Askotan brankiak izaten dituzte.

Lakain bakoitzak hiru eraztun baino gehiago dauzka normalean.

Itsasoko izain gehienak talde honetan sartzen dira.

Piscicola, Pontobdella, Trachelobdella, Branchellion, Ozobranchus, Illinobdella, Myzobdella, Cystobranchus (ik. 88. ird.).

3. GNATHOEBDELLIDA ORDENA

Uretakoak eta lurrekoak.

Faringea ez da kanporagarria eta hiru barail-pare dauzka.

Hirudinidae familia

Gehienak uretakoak eta odol-xurgatzaileak dira.

Haemopis, Hirudo, Macrobdella, Philobdella (ik. 89. ird.).

Haemadipsidae familia

Tropikalak dira.

Lurrekoak.

Odol beroa duten ornodunen bizkarroiak batez ere.

Haemadipsa, Phytobdella (ik. 90. ird.).

4. PHARYNGOBDELLIDA ORDENA

Guztiak faringedunak (hau ez da kanporagarria).

Nagusiki uretakoak dira.

Ordenak bost familia dauzka.